
Azaroa 19, 2008
Categories: Kontzertu, Kultura, Musika, Sugaar . Tags: Kontzertu, Musika, Part Of The Band, Sugaar . Author: sugaar . Comments: Iritzi 1

Dancing Mantras… Luis Caminok kaleratu duen azken lanaren izenburua da eta sugaar tabernan daukagu saltzeko. Bere hitzetan…
Musikari batek sortu eta garatzen duen lan bakoitzak ditu, formatu plastiko eta fisikoa lortzen duen arte, bere istorioa eta nondik-norakoak. Idatzi motz honen bidez, DANCING MANTRAS izena duen nire azken lanaren zergatia kontatzeko asmoa daukat.
1999. urtean hasi nintzen Indiarako bidaiak egiten, musika berriekin harremanetan jartzeko nuen gogoak bultzatuta. Hain esperientzia atsegina izan zen, gaur egun Indian bertan bizi naizela, nire ustez, lur planetaren eta herrialde honetako tokirik erakargarrienetako batean, hain zuzen ere.
Jaisalmer, Rajasthaneko estatuan dago eta munduko hiririk aberatsenetako bat da kultur aniztasunari dagokionez. Izan ere, garai batean Thar basamortua zeharkatzen zuten karabana komertzialen horniketa eta harremanetarako azken puntua izan zen, zetaren ibilbidean, Europa eta Afrikarako bidean.
Kontu jakina da handik atera zirela bere garaian Rajasthandar ijitoen karabanak, ibilbideko herrialdeetan finkatu zirenak, Espainiaren hegoaldera bitarte. Ibilbide luze horretan zehar, beren arrasto kulturala uzteaz gain, gaur egun ezagutzen dugun ijito edo flamenko kultura sortu zuten, finkatu ziren herrialde bakoitzaren ezaugarri kulturalekin nahastuz.
Nola egin dut Dancing Mantras:
Indian egon eta hain aberatsa eta ezberdina den kultura baten alderdiak dastatzeko aukera daukazunean, ezinbestekoa da ahoa ireki eta belarriak erne edukitzea, zure aurretik igarotzen den guztia ahalik eta gehien xurgatu ahal izateko.
Hori horrela, Indian deigarriena gertatu zitzaidan gauzetako bat zera izan zen: hinduen alderdi erlijiosoaren eta norbanakoaren eguneroko bizimoduaren arteko uztarketa egunerokoa eta jarraia.
Indiar bizitzaren alderdi edo ekintza bakoitzeko mantra (otoitz) bat dago, behin eta berriz kantatuz, dagokion jainkoari laguntza eskatzen diona, bere esku utzitako lanean lagun dezan.
Era honetan eta Jaisalmereko hinduen musika klasikoko musika-eskolarekin harremanetan jarri eta gero, SHOBHA HARSH, ARTY VYAS eta RUPENDRA ¨LALA¨ GOPA JI aukeratu nituen mantra-sorta baten grabaketarako, aipatu mantrak eta neure kultura musikal berezkoaren arteko nahasketa-lana egite aldera.
Aipatzekoa da abeslari hauek ez direla inondik inora profesionalak eta beren aisialdian aritzen direla kantatzen, etorkizunari begira kultur ondareari eutsi nahian.
Grabazio hauetatik abiatuta, orain aurkezten dudan DANCING MANTRAS lana osatzen joan nintzen, Indian egiten dudan nire lehen CDa.
Nire helburuak bi hitz nagusitan oinarrituz, begirunea eta koexistentzia, egin ditut grabazio eta programazio-lanak. Goitik behera neure kabuz egindako lana da, lehen musika-notatik hasi eta Delhin CDa egiteraino, hainbat salbuespen izan ezik: hala nola, Mikel Fernández Krutzaga soinu-teknikariaren lana (Grammy saria jaso zuen Kepa Junkerarekin egindako lanarengatik) azken nahasketaren master-lanean, Karlos Gimenezen harmoniuma Ganesh Mantra izeneko abestian eta Nepaleko musikari den Shyam Nepali-ren sarangia Guru Mantra izeneko abestian. Horretaz gain, diskoaren azalean ageri den margo indiar klasikorako (Saraswati, arteen jainkosa hindua) Rajasthaneko Pushkar herriko Narsing Vaishnav margolari ezagunaren laguntza ordainezina izan dut.
Mantrak:
1.- GAYATRI MANTRA: Mantrarik ezagunenetako bat da hau, oro har, kalean eta egunaren lehen argitan lehenbizi entzuten dena delako. Egun berriari eskainitako agur zintzo eta gizatiarra da eta, era berean, guzti honengatik jainkoei eskerrak emateko modurik naturalena.
2.- PUSHPANJALI: Pushpanjali, indiar abesti klasikoen arteko estilo bat da. Oraingoan, Ramari eskainia, Ramayanan dauden jainkoetako bat.
3.- KRISHNA MANTRA: Krishna jainkoa goresteko mantra.
4.- EIS MANTRA: Ikasleek erabilitako mantra eta ikasleen eta irakasleen (edo guruen) arteko harremanei buruz hitz egiten duena. Horretaz gain, ikasketen garrantziaz hitz egiten du, norberaren errealizaziorako bide bezala. Oso dibertigarria gertatu zait Oscar Peterson Trio paregabearen loops-ak nahastea, honi guztiari herabetasunik gabeko ukitu umoretsua emate aldera.
5.- WANDE MATARAM: Benetako mantra ez bada ere, abesti hau bi arrazoirengatik txertatu dut lan honetan:
A.- Indian duen esanahi handiagatik, abesti nazionala baita.
B.- Nire ustez, edertasun handia dariolako Arty Vyasen ahotsaren grabazioari.
6.- GANESH MANTRA: Ganesh, hinduek gehien gurtzen duten jainko hinduetako bat da eta India osoak berari eskatzen dio zorte on pixka bat edozein egitasmo martxan jartzeko garaian, edozein motatakoa izanik ere.
7.- PRATAH PRARTHANA: Indiar jainkoen zerrenda luzea osatzen duten guztiak eta horietako bakoitza gurtzeko erabilitako mantra.
8.- RAMA STUTI: Rama jainkoaren bertuteak goraipatzen dituen mantra.
9.- GURU MANTRA: Mantra honek erakusten du erabateko jainkozaletasuna diotela Indian GURU edo gida espiritualari. Kasu honetan, teknologiari esker, 2000. urtean Nepaleko Kirthipur-en Shyam Nepali musikariari egindako grabazioa erabili ahal izan dut,
10.- HANUMAN CHALISA: Oso mantra hindu garrantzitsua da hau, Hanuman tximu-jainkoari eskainia, jainko gudarien artean, gudariena.
Bukatzeko, ezinbestekoa gertatzen zait PRADEEP SHARMAri eskerrak ematea, lan hau Indian argitara eman ahal izateko eskaini didan laguntzagatik, STAR MUSIC zigilu independentearen eskutik.
12 urteko ibilbidea eta gero, 2005 urtean beraien banatzearen berri eman zuten Karate taldekoek. hamarkadaren hasieran, Boston’eko musika alternatiboaren zirkuituan ezagunak ziren taldekideak, bereziki Geoff Farina taldeko burua. Geoff Farina’k Boston’eko musika eskola ospetsuan egin zituen ikasketak eta gitarra jotzeko orduan, teknikari garrantzi handia ematen zion. Farinak ez du musika bakarrik egiten, musikataz ere idazten du (gitarren amplien moldaketetaz adibidez). Hasierako urteetan, Farina, The Secret Stars taldean parte hartu zuen (noizean bein zeozer ateratzen dute oraindik) Jodi Buonanno’rekin. Buonanno’rekin batera, mugimendu artístico ezberdiñak biltzen dituen toki batean ere sartua dago, The Grange izenarekin.

Hasiera batean Geoff Farina (ahotsa, guitarra), Gavin McCarthy (baterie) eta Eamon Vitt (bajoa) ziren taldekideak, Jeff Goddard (bajoa) urte bat beranduago juntatu zelarik eta Vitt bigarren gitarra bezala pasatuz.. Beraien musikaren doñuak, estilo ezberdiñen nahasketa berezi bat daukate; punk, jazz, blues, rock, …. post-rock estiloaren barruan, Fugazi taldearen doñu latz eta Codeine taldearen alde lasaien nahaste bat bezala. Abestien hitzak berriz, Geoff Farinak idatziak, eguneroko bizitzaren detalle txikiez beterik daude; Farina’k dioen bezala, bizitzako edozein egunek balio du inspiratzeko. Zuzenen jotzeko orduan, ez dute gauza ikusgarririk montatzen, beraien doñua lortzea da garrantzitsuena, horregatik dituzte gogoko sala txikiak.
Single eta EP batzuk atera ondoren, 1996 urtean Karate izeneko diskoa kaleratzen dute eta garai horretako emocore estiloaren sinbolo bihurtzen dira. 1997 urtean Eamon Vitt’ek taldea uzten du bere medikuntza ikasketekin jarraitzeko eta beste hiruek In Place of Real Insight diskoa ateratzen dute eta hortik gutxira, 1998 urtean, The Bed is in the Ocean. Azken disko honetan, beraien alde zakarra baztertzen hasten dira eta konposizio lasaietan zentratzen dira gehiago.
Hiru disko hauen ondoren, esan daiteke beraien doñua erabat landua dutela, hasierako hardcore edo post-rock doñu zikiñetatik, doñu lasaiago batera pasatu dira, jazz ukituak garrantzi handia hartu duelarik. 2001an Unsolved kaleratzen dute kritikoen bedeinkapena jasotzen duelarik eta 2002an, Cancel/Sing EPa. Azken EP honetako bi abesti luzeak dira beraien musikaren aztarna egokiak. Urte berdiñean Some Boots kaleratzen dute Unsolved diskoaren bide berdiñetik eta beraien doñuak erabat sendoturik. Gira luze baten ondoren, 2004an Pockets aterako dute, estudioko azken diskoa.
Orain dela gutxi 595 kaleratu dute. Azkeneko diskoaren izena The Showlist izan behar zuen baña Jeff Goddard’ek duen memoria bereziari esker (beraien ibilbideko datu gehienetaz gogoratzen da), 595 izenburua jarri zitoen; 12 urte hauetan eman dituzten 700 kontzertuetatik, 595º kontzertuan grabatutako zuzeneko emanaldia delako disko hau. Disko guztiak Southern Records disketxearekin atera dituzte.
Taldea banandu ondoren bakoitzak bere proiektuekin jarraitu du:
Jeff Goddard eta Gavin McCarthy’ek Possible Path izeneko proiektu batean sarturik daude.
Gavin McCarthy, Boston’eko Cul De Sac taldean bateria jotzen ere badabil.
Geoff Farina eta Gavin McCarthy talde berri bat ateratzekotan dabiltza Josh Larue gitarra jolearekin, Glorytellers.
Geoff Farina, bere bakarkako disko prestatzen hari da Codeine taldeko Chris Brokaw’rekin eta orain dela gutxi Guilt By Association bilduman agertu da Devendra Banhart, Will Oldham, Jim O’Rourke eta beste artista batzuekin.
DISKOK:
Karate (1996)
In Place of Real Insight (1997)
The Bed is in the Ocean (1998)
Unsolved (2001)
Cancel/Sing EP (2002)
Some Boots (2002)
Pockets (2004)
In The Fishtank 12 (2005) Konkurrent disketxeak ateratzen duen serie berezi bateko 12º diskoa Karate taldearena da. Disko honetan beste artista batzuen abestiak moldatzen dituzte gobernu Amerikarra kritikatzen duten letrekin. Disko hontan bere doñu berezia alde batetara uzten dute eta hasierako doñuetara bueltatzen dira.
Iritxi zaigu the balde aldizkariaren azken zenbakia, 37º. Azken zenbaki honetan, Txuma Murugarrenen egi eta gezurrak, musika industrian aldaketak eta Ron Mueck artistaren azken lanei buruz hitz egiten digute beste gai batzuekin batera. Eta noski, betiko atal interesgarriak; disko kritikak, berri laburrak, moda, … Ez gelditu the balde‘rik gabe, Sugaar’en debalde daukazue.
Radiohead talde inglesa, 1985 urtean sortu zuten Oxford’eko eskola pribatu batetako bost lagunek (Thom Yorke, Johny Greenwood, Ed O’Brien, Colin Greenwood eta Phil Selway). Ostiraletan bakarrik ensaiatu zezaketen eskolako gela batetan eta horren ondorioz, On A Friday (Ostiral batean) izena hartu zuten taldearentzat. Unibertsitatera joateko eguna iritsi zenean, taldeko aktibidadea moztu zuten eta jai egunetan jotzeko bakarrik biltzen ziren, baña egun batean taldera bueltatzeko asmoarekin. Eta horrela gertatu zen lau urte pasa ondoren; Johny gitarra joleak kenduta, beste guztiek beraien karrera unibersitarioak bukatu zituzten eta 1991 urtean berriro bildu ziren. Hasiera batetan, demo batzuk atera zituzten eta kontzertuak egiñez, Oxford inguruan ezagunak bihurtu ziren. Disketxe asko zebiltzen beraien atzetik baña azkenik 1992 urtean EMI disketxearekin firmatu zuten sei disko ateratzeko eta disketxearen esanei kasu egiñez taldearen izena aldatu zuten, Talking Heads taldearen abesti baten tituloa taldeko izen bezala hartuaz: RADIOHEAD.

Beraien lehen influentzik rock-alternatibotik eta post-punk estiloetatik datozkie; the Smiths, Pixies, REM, … Baña esan daiteke, Radiohead’ek duen puntu nagusia estilo ezberdiñen nahasketa dela, taldekide bakoitzak dituen influentzien ondorioz. Bi taldekide dira nagusi: Jonny Greenwood gitarra jolea eta Thom Yorke abeslaria (abestetik aparte, instrumento pilla bat jotzeko gai da eta beraien musika elektronika munduarekin fusionatzeko ahalmena dauka). Radiohead’en abestien hitz gehienak, Thome Yorke’ek idatziak dira eta abestiei musika jartzeko orduan bost taldekideek parte hartzen dute.
Thom Yorke – ahotsa, gitarra, pianoa, ordenagailuak, …
Jonny Greenwood – gitarra, teklatuak, zirkuito analogiko, Ondes Martenot, pianoa, glockenspiel, ordenagailu, …
Ed O’Brien – gitarra, perkusioa, efektuak, pianoa y ahotsa.
Colin Greenwood – bajoa, teklatuk, samplerrak, …
Phil Selway – bateria eta percusiok.
EMI disketxearekin firmatu eta segidan, beraien lehen EPa ateratzen dute Drill izenarekin eta 1992 urtearen bukaeran, lehen singlea aterako dute, Creep. Abesti hau, 1993 urtean kaleratuko duten diskoan etorriko da, Pablo Honey. Estatu Batuetako grunge estiloak indar handia zuen garai horretan Pearl Jam edo Nirvana bezalako taldeekin, eta beraiei Nirvana Britaniarrak bezala deskribatzen zituzten. Exito handia eduki zuten mundu guztian lehen diskoarekin eta gira luze bat egiten zuten diskoa promozionatzeko, eta esan daiteke Creep abestia dela gaur egun taldearen abestirik hospetsuena.
Bigarren diskoa ateratzeko orduan, presio asko izan zuten lehen diskoak eta Creep abestiak izan zuen hospea ikusirik. Hala ere, bere bigarren diskoarekin lortuko zuten ospe handiena eta Ingalaterrako fansen mirespena, The Bends (1995). Pablo Honey’k duen rock estilotik beste doñuetara pauso handi bat ematen dute, doñu ilunagoak eta pixu gehiago duten atmosferak lortuaz, garrantzi handia hartzen dutelarik gitarrek eta Thom Yorke’n ahotsak.
1997 urtean, OK Computer diskoa kaleratzen dute eta honek hospea emango diote mundu guztian eta kritikaren bendizioa (askorentzako 90 hamarkadako diskorik onenetakoa). Disko hau beraiek produzittutako lehena da eta erosi berri zuten Canned Applause estudioan grabatua. Elektronikaren lehen influentziak agertzen hasten dira eta experimentazioaren bidetik lehen pausoak ematen dituzte. Esan daiteke, disko honetan egiten dutela transizioa hurrengo diskoetan lortuko duten doñuetara.
Talde guztiek bezala, hauek ere momentu txarrak bizi izan zituzten eta bereziki transizioko momentu honetan, taldearen doñua aldatzeko momentuan. Thom Yorke berak, depresio momentuak pasa zituen baña 18 hilabete grabatzen pasa ondoren, 2000 urtean Kid A kaleratzen dute. OK Computer alde batetara utzi nahian, doñu minimalista batetara jotzen dute elektronikaren laguntzarekin, gitarra gutxigo sartuaz eta beste instrumento batzuekin experimentatuz. Jendea eta kritikoak harrituta geratu ziren emaitzarekin eta diskoa asko saldu zen baña diotenez, diskoa saltzearen arrazoia, OK Computer’ren ondorengoa izatea izan zen.
2001 urtean Amnesiac kaleratuko dute KId A diskoaren bidea jarraituz eta Kid A diskoa grabatzean sobratu ziren abestiez baliatuz. Esan daiteke, bi diskoak serie berdiñekoak direla baña bigarrena, Amnesiac, entzuleentzat errezagoa da. 1997 urtetik ez zuten single’rik kaleratu eta disko honekin berriro ere single bat kaleratzen dute, Pyramid Song. Disko honen gira egiten zuten bitartean, hurrengo diskorako abestiak prestatu zituzten eta 2003an Hail to the Thief kaleratzen dute, experimentazioa alde batetara utzi gabe baña lehenengo diskoetako doñuak berreskuratuz. Disko hau atera ondoren, seigarrengoa eta beraz EMI disketxearekin zuten kontratuko azkena, presioak alde batetara utzi zituzten eta hurrengo lanerako gauzak lasaiago hartu zituzten, bakoitzak bakarko proiektuei ere garrantzia emanez.
Azkenik, 2007 urteko Urrian, In Rainbows diskoa ateratzen dute eta merkaturatzeko orduan, bide berrietatik jotzen dute sarean zintzilikatuz disko osoa nahi duenak jetsi dezan boluntadez ordaindu nahi duenaren arabera. Disko fisikoa nahi duenarentzat, posta bidez bidaltzen duten serie berezi bat prestatu dute bi CDrekin eta 2 binilokin. 2007 urtearen bukaeran edo 2008 urtearen hasieran, XL Recordings disketxearen bidez kaleratuko dute diskoa.
Disko ofizialetatik aparte, makiña bat zuzeneko disko, EP eta DVD ere atera dituzte. Ezin dugu alde batetara utzi, bakoitzak bere kontutik egiñiko lanak, bereziki, 2006 urtean Thom Yorke’k kaleratzen duen The Eraser diskoa.
Aipatzekoa da Radiohead’en disko eta beste material batzuetan ateratzen diren arte lanak. Grafismoa, marrazkiak, logoak, … Stanley Donwood ilustratzaile eta Thom Yorke‘n arteko elkar lanetik ateratako lanak dira. Thom Yorke eta Stanley, unibertsitatean ezagutu ziren arte ederretako ikasketak egin hari zirenenan. Kasu hauetan, Thom Yorke’k “Tchock” edo “The White Chocolate Farm” ezizenekin firmatzen du.
DISKOK:
Pablo Honey (1993)
The Bends (1995)
OK Computer (1997)
Kid A (2000)
Amnesiac (2001)
Hail to the Thief (2003)
In Rainbows (2007)
Gaur, Ordiziako Majori polikiroldegian jarriko da saltzen Ordiziako Argi Berri Elkarteak kaleratu eta Igor Egurenek idatzi duen Gaiek Hala Dio liburua. Goierriko Bertso Eskolaren historian oinarritzen da eta bertako bertsolari eta bertsozaleei egindako elkarrizketen inguruan eraikia dago, argazki bildumaren laguntzaz. Euskeraren aberastasuna mantentzeko, Goierriko hizkera ezberdiñak erabili ditu Igor’ek liburua idazteko orduan. 600 lagun pasa ondoren Bertso Eskolatik, makiña bat histori interesgarri izango ditugu irakurtzeko.